Mallabiko Nahikari Emakumeen Elkarteak antolatutako Biodantza ikastaroa hasiko da gaur eta hamabost egunero egingo da, 19:00etatik 21:00etara, Kontzejuzarren.
Izen-ematea itxita
Kartela kaleratu eta berehala bete ziren ikastaroko plaza guztiak. Hasiera batean, 17 partaidetan jarri zuten muga baina, inskripzio kopurua ikusita, 20 onartu dituzte. Horietaz aparte, beste lau lagun dituzte zain, eta gaurko saioaren ostean baloratuko dute hauek ere sartzea, espazioaren arabera, batez ere.
Antolakuntzatik «pozik» agertu dira jasotako harrerarekin: «Mallabia batendako oso partaidetza handia da» eta agindu dute beste ikastaro bat antolatuko dutela «behar diren medioak lortu bezain pronto, izena eman ezinda geratu diren herritarrek ere parte hartu dezaten».