Aurrez aurreko formakuntza jasotzeko azken aukera KZgunean

Ander Gomez 2024ko urt. 18a, 08:00

Mallabiko KZgunea, Kultur Etxean.

Gaur zortzira arte, tutorea egongo da Mallabiko KZgunean. Ikastaroak eskainiko ditu (16:00etatik 18:00etara) eta sareko tramiteak burutzeko laguntza pertsonala emango die herritarrei (18:00etatik 20:00etara).

Urtarrilaren 4tik dago tutorea Mallabiko KZgunean eta hilaren 25era arte egongo da, egunero (astegunetan), formakuntza teknologikoa eskaintzen.

Android gailuak —tabletak eta smartphone-ak— eta WhatsApp erabiltzeko ikastaroak egin dituzte jada; eta ostiralera arte luzatuko den Facebook ikastaroa hasi zen atzo. Hala ere, badago parte hartzeko aukera oraindik, sare sozialak erabiltzen ikasteko hastear diren bi ikastaroetan:

X (Twitter) zure smartphonean.

2024/01/22 — 2024/01/23

  • Ordutegia: 16:00 - 18:00.
  • Iraupena: 4 ordu (2h astelehenean, 2h asteartean).

Instagram, partekatu argazki eta bideoak.

2024/01/24 — 2024/01/25

  • Ordutegia: 16:00 - 18:00.
  • Iraupena: 4 ordu (2h asteazkenean, 2h ostegunean).

Izena emateko deitu 615 764 176 telefonora edo idatzi donagarai@hotmail.com helbidera.

Informazio gehiago Kultur Etxean: