Maiatzaren 18an burutuko da Zazpi Pago mendi-lasterketa Mallabian

Dorleta Vidal 2024ko urt. 25a, 12:14

Antolatzaileek bi ibilbide prestatu dituzte, ahalik eta korrikalari gehienek parte hartu ahal izateko: ibilbide luzeak 25 kilometro izango ditu eta laburrak, aldiz, 16, eta biek zeharkatuko dituzte herrigunea zein inguruko bide ia ezezagunak. Lasterketa honek hainbat helburu ditu, eta izena emateko epea zabalik dago jadanik.

Maiatzaren 18an egingo da Zazpi Pago mendi-lasterketaren lehen edizioa, eta bertan bi ibilbide egongo dira aukeran:

Ibilbide luzea:

  • Irteera: 9:30ean.
  • Luzera: 25 kilometro.
  • Desnibel positiboa: 1.400 metro.
  • Prezioa: 25 €
  • Dortsal kopurua: 200

Ibilbide laburra:

  • Irteera: 10:00etan.
  • Luzera: 16 kilometro.
  • Desnibel positiboa: 750 metro.
  • Prezioa: 20 €
  • Dortsal kopurua: 150

Izena eman nahi dutenek www.kronoak.com atarira jo beharko dute, maiatzaren 12a baino lehen. 

Mendi-lasterketa honek helburu ugari ditu, besteak beste, herrigintzan eragitea, herriko bide ezezagunak ezagutaraztea eta zaintzea, eta bertako ekoizleen produktuei bultzada ematea. Gehiago jakiteko, ez galdu urtarrileko Drogetenitturri aldizkarian argitaratuko dugun erreportajea.