Dantzaz eta musikaz bete zen frontoia Karnabal Egunean

Ander Gomez 2024ko otsailaren 14a

Atzo, asteartea, inauteriei amaiera eman zieten mallabitarrek giro ezinhobean. Haur eta heldu, frontoian eman zuten ia egun osoa playback-mozorro lehiaketan, txokolatea dastatzen eta Oihan Vegaren erromerian, Dj-ak markatutako koreografiak dantzatzen iluntzera arte. Argazki-galerian arratsalde osoa iruditan jasota eta albiste barruan lehiaketaren irabazleak.

Argazkiak: Valentin Mugarza.

Playback eta mozorro lehiaketan bi sari nagusi izan ziren, bata helduentzat, bestea gaztetxoentzat. Jarraian irabazleak:

"Mallabiko Ekitazio Beganoa" helduen kategorian.


"All Blacks Rugby Taldea" gaztetxoen kategorian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Ermuko eta Mallabiko albiste nabarmenenak, azken ordukoak, zozketak... momentuan jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu Drogetenitturri kanalera eta aktibatu kanpaitxoa 🔕→ 🔔.

INSTAGRAM: Jarraitu @drogetenitturri kontua.

FACEBOOK: Jarraitu Drogetenitturri orrialdea.