Lilatoirako autobusa, Mallabitik Donostiara

Ander Gomez 2024ko ots. 16a, 08:32

Martxoaren 3an egingo da 34. Lilatoia eta, aurten, lehenbiziko aldiz, Donostiarako autobusa jarriko da Mallabitik. Doan izango da, baina plaza kopuru minimo bat bete behar denez, izena emateko eskatu dute hurrengo ostirala baino lehen.

Mallabiko Udalak autobusa jartzeko asmoa du martxoaren 3an, Lilatoian parte hartzen duten emakumeentzat. Autobusa petriletik irtengo da martxoaren 3an, goizeko 8:30ean; eta 18:30ean bueltatuko da Donostitik.

Buseko plaza eskatzeko gerturatu Udaletxera edo Kultur Etxera otsailaren 23a (ostirala) baino lehen. ​

Dortsalen inguruko oharra

Oraindik ez daude eskuragarri, baina Lilatoian inskribatutako mallabitarrek Eibarren jaso ahalko dituzte dortsalak eta kamisetak, Intersport Askasibar kirol dendan.

Edozein pertsona gerturatu daiteke batzera; hori bai, parte-hartzailearen datuak erakutsi behar dira:

  • Izen-abizenak
  • NANa
  • Inskripzioaren ordainagiria