Martxoaren 2an ospatu zen Mallabiko VI. Gazte Eguna eta goizean goizetik izan zuten entretenimendua.
Pala Txapelketaren semifinala eta finala jokatu ziren eskolako frontoian. Naroa-Ioritz (gorri) eta Itsaso-Aitor (urdin) bikoteak heldu ziren finalera eta gorriak izan ziren Pala Mixtoko lehenengo edizioaren txapeldun. Gero, bazkaria prestatu eta pilotalekuan batu ziren mahaira guztiak. Bazkalondoan bingo musikatuan aritu ziren eta sokatiran, txokor batzean eta bestelakoetan jolasean pasa zuten arratsaldea. Janetik edanera pasa ziren triki-poteoarekin eta, Dj saio eta kontzertuekin, kantuan eta dantzan eman zioten amaiera herrian egindako Gazte Egunaren seigarren edizio honi.
Jarraian Mallabiko Gazte Asanbladak eta Mallabiko Gazte Artaldeak egindako bideo-laburpena: