7 Pago lasterketaren ibilbidea, argazkitan eta bideoan

Ander Gomez 2024ko mar. 13a, 07:21

Azken asteotan ibilbidean egindako txukuntze lanen ostean, zirkuitua probatzeko irteera egin zuten igandean. Mallabitik irten ziren herritarrak eta inguruko herrietatik gerturatutako mendizaleak, eta goizean zehar jasotako irudiak partekatu dituzte antolakuntzatik.
Argazkiak: 7Pago.

Pasa den igandean, goizeko 9etan irten ziren Mallabiko plazatik, maiatzean egingo den 7 Pago lasterketaren ibilbidea probatzera.

Otsailera arte egon dira ibilbideko garbiketa lanak egiten —hilaren 17an egin zuten azkena, antolakuntzako kideekin eta boluntarioekin— eta lehen aldiz probatzeko hitzordua jarri zuten martxoaren 9an. Gutxi batzuek, itxaron ezin eta aurretik egin bazuten ere, errepikatu egin zuten igandeko ibilaldian.

Bi taldetan banatu ziren —bata erritmo motelean, azkarragoan bestea— eta "eguraldi ezin hobea" eta "lagunarteko giro paregabea" izan zutela aditzera eman dute antolakuntzatik. Jaialdian ibilaldiaren bideoa, lasterketako lokalizazioekin.

Bideoa: 7 Pago.

Antolakuntzatik adierazi dute ibilbidea "denen gustukoa" izatea espero dutela, "txirrindulari, oinezko zein korrikalariendako".

Izen-ematea

Maiatzaren 18an egingo da 7 Pago mendi lasterketa eta bi ibilbideren artean aukeratu beharko dute parte-hartzaileek:

  • Laburra: 16km eta 750m-ko desnibel positiboarekin (20 euroan).
  • Luzea: 25km-ko distantzia eta 1400m-ko desnibelarekin (25 euroan).

Inskribatzeko sartu kronoak.com webgunean eta bilatu "Zazpi Pago Mendi Laskerketa" maiatzeko hitzorduetan.