Durangaldeko Txistulari egun alaia atzokoa

Drogetenitturri 2024ko mar. 18a, 07:10

Ia 80 musikarik hartu zuten parte atzo goiz osoan zehar Mallabiko bazterrak eta eliza doinu ederrez bete zuen Txistulari topaketan. 

Testua: Estibalitz González.
Irudiak: Jaizale Txistulari Taldea.

Biribilketa batekin eman zioten hasiera egunari, Jose Maria Bastida Txapik sortu eta atzo bertan estreinatutako “Aurrera Jaizale!” obrarekin, izen bereko Durangaldeko Txistulari taldeari eskainitako pieza.

Herriko bi abesbatzek, Mendibil eta Jasokundek hartu zuten parte eguerdiko txistu-kontzertuan, baita Durangotik etorriko metal taldeak eta herriko dantzariek. Ekitaldian zehar Jaizalek bere eskerrona erakutsi zion Jose Maria Bastidari eta horrez gain urteetan Mallabiko txistularia izan den Eloy Zelaieta ere omendu zuten; bere izenean oparia jaso zuten emazte Mari Luz Txurrukak eta Mertxe Agirre lobak.

Ekitaldiari amaiera emateko plazan aurresku, fandango eta arin-arinak dantzatu zituzten. Ondorengo bazkaria frontoian egin zuten, kantuekin alaituz iluntzera arteko bazkalostea.