Mallabia izan zen 23. Korrikak bisitatu zuen Bizkaiko lehen udalerria. Zaldibartarren eskutik jaso zuten lekukoa, eta kolorez, ikurrez eta kantuz bete zituzten herriko inguruak eta erdigunea. Mallabitarren parte-hartzearen ostean, Euskal Herriko txoko guztietatik Korrikaren zuzenekoa jarraitu zuten ikusleek argi izango dute, duda barik, Mallabia euskaraz bizi nahi duen herri harroa dela.
Argazkiak: Valentin Mugarza.
Barruan, lekukoak zekarren aurtengo mezua, Garazi Arrulak idatzia eta atzo Baionan irakurria.
Ermuko eta Mallabiko albiste nabarmenenak, azken ordukoak, zozketak... momentuan jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu Drogetenitturri kanalera eta aktibatu kanpaitxoa 🔕→ 🔔.
INSTAGRAM: Jarraitu @drogetenitturri kontua.
FACEBOOK: Jarraitu Drogetenitturri orrialdea.