Hainbat abesti konposatu zituen Emilio Praderak, txistulari eta organo-jole mallabitarrak: erlijiosoak batzuk eta herrikoiagoak beste batzuk. Beraietan ezagunena eta abestuena egin dena Mallabiko Amari eskaini ziona da, 1962 urteko Andramari egunean lehen aldiz kantatu zena. Gerora urteroko abuztuaren 15 horretan abestu izan da, Emilio organora zela.
Azken urteetan baina, herritar batzuen ekimenez, berreskuratu egin da eta elizkizun guztietan abesten da, hileta eta jaiegunak barne.
Jarraian kantuaren letra eta partitura, Emiliok berak eskuz idatzia:
Mallabiko Amari
Mallabiko Ama,
gure Zaindaria,
hartu eta zaindu egizu, Ama,
beti zure herria!
Izar ederra zara,
zeruko bidea.
Agur, gure bihotzeko
Birjina maitea!
Agur, gure bihotzeko
Birjina maitea!