XX. edizioa izango da aurtengoa eta emakumeek jokatzen duten hirugarrena. Aldaik eskuratu zituen aurreko bi txapelak eta aurten ere lehiatuko da. Gizonezkoetan, De la Fuente eta Lizeaga izan ziren garaile iaz, eta formatua berbera izango da: 8 aurrelarik eta 8 atzelarik hartuko dute parte, bi multzotan banatuta eta jardunaldi bakoitzean bikotekide desberdinarekin jokatuz.
Gaur, osteguna, gizonezkoen lehen bi partidak jokatuko dira.
Biharko Izarrak txapelketaren XX. edizioa hasiko da gaur, 20:45ean, Mallabiko pilotalekuan.
Emakumezkoak lau t'erdian arituko dira eta lau jokalarik hartuko dute parte: Enara Gamindek (Lea Ibarra), Miren Larrartek (Behar Zana), Amaia Aldaik (Lea Ibarra) eta Leire Garaik (Zaramaga). Gizonezkoak bi multzotan banatu dira eta, txapelketan zehar, multzo bereko aurrelari guztiak atzelari guztiekin konbinatuko dira:
AURRELARIAK
ATZELARIAK
1.MULTZOA
Unai Amiano AURRERA TOLOSA
Iker Egiguren ILUNPE
Xabier Rekalde TXUMULUTXUETA
Beñat Zubizarreta LAPKE
Aingeru Bernaola LEA IBARRA
Unax Landa OIARPE
Aratz Oliden LAPKE
Julen Sotil LARRAUN
2.MULTZOA
Beñat Apezetxea UMORE ONA
Oihan Etxeberria OIARPE
Jorge Fernández SAN COSME
Oier Hormaetxe LEZAMA
Unax Apeztegia OBERENA
Adrian Azpiroz IRURTZUN
Urko Bullón TXUMULUTXUETA
Carmelo Loza BARBERITO I
Gaurkoan, gizonezkoek bakarrik jokatuko dute eta bi partida izango dira: Amiano-Landa vs Rekalde-Sotil; eta Fernández-Apeztegia vs Apezetxea-Bullón.
Hurrengo hitzordua gaur zortzi eta ordu berean izango da (apirilaren 11n, 20:45ean). Rekalde eta Apezetxea aurrelariek errepikatuko dute, beste bikote batekin: Hormaetxe-Azpiroz vs Apezetxea-Loza; eta Zubizarreta-Bernaola vs Rekalde-Oliden. Emakumezkoen lehen data apirilaren 18an izango da, eta pilota elkarte bereko (Lea Ibarra) Gaminde eta Aldai lehiatuko dira.