Ortu ekologikoetan izena emateko epea zabalik dago

Estibalitz González 2024ko api. 6a, 08:04

Mallabiko udalak apirilaren 17ra arte du zabalik Mallazpin dauden ortu ekologikoen adjudikaziorako izena emateko epea, lau urtetik behin egiten dena.

2013ko maiatzetik martxan eta nekazaritza ekologikoan oinarrituta dagoen egitasmo honek hamabi erabiltzaile ditu gaur egun eta beste zortzirentzat laineko lekua dago.

Eskaera egiterakoan erabiltzaileek gaur egun duten ortu txatal berean jarraitu ahal izatea eskatu dezakete edo beste batera aldatu, libre egon ezkero. Elkarte txiki bat osatuta dute ortulaun guztien artean, erreminta berrien erosketa edo sortu ahal diren konponketei denon artean auzolanean aurre egiteko.

Izen-ematea

Mallabian erroldatuta egotea da eskatzen den baldintza bakarra eta 6 eurokoa da ortu bakoitzak udalari ordaindu beharreko hileroko kuota.