Emakume mallabitarrak podiumean

Drogetenitturri 2024ko api. 12a, 07:35

Azken egunotan lasterketa desberdinetan parte hartuta, hiru emakume mallabitarrek podiumaren gozotasuna bizi izan dute, entrenatzen eta korrika egiten jarraitzeko indarrarekin pozik etxeratuz.

Domekan ospatu zen XIII. Formentera All Round Trail frogan Idurre Galarraga, Iratxe Pradera, Olga de Miguel eta Esti Arrizabalagak hartu zuten parte. Asteburu pasa joan zen laukote mallabitarra lasterketan parte hartzeko aitzakia tarteko. 11 kilometro korritu ostean, beraietako lau haretzan, Olga de Miguel hirugarren geratu zen Master 50 kategorian, 50 urtetik gorakoetan, eta Esti Arrizabalaga ere hirugarren sailkatu zen, baina lasterketa orokorrean. 

Bezperan, zapatuan, azken urteetan Mallabian bizi den Ana Agirre korrikalari ermuarra izan zen bigarren sailkatzearen ohorea dastatu zuena: Asturiasen izan zen, Arenas de Cabrales herrian, Trail de las Pastoras de Portudera deituriko 42 kilometroko maratoia korritu ostean eskuratutakoa. 

Guztiontzat esperientzia polita eta motibagarria izan da, eta norbera edo laguna podiuma egiten ikusteak datorren urtean errepikatzeko ilusioa piztu die.