Bertso eta antzerkia uztartuz Araitz Katarain Berrizen gaur

Estibalitz González 2024ko api. 13a, 11:46

Araitz Katarainek, Izaro Bilbao eta Janire Arrizabalaga bertsolariez lagunduta gaur Berrizen estreinatuko dute Itzal(iko) bagina, bertsoa oinarri duen antzerki ikuskizuna.

Bertsolaritzako eskolarte bateko finalean kokatzen da kontakizunaren hasiera eta gazte sasoitik helduarora bidean hiru protagonistak bizi dituzten gatazkak taularatzen dira, aldi berean direlarik bertsolari eta antzezle. Gizartearen egungo sistema indibidualistari kritika egin nahi dio lanak.

Lokatz Loreak kolektiboaren partaide dira hirurak, bertso munduan euren lekua topatu guran sortutakoa. Friki saioak izeneko emanaldia izan zen aurrenekoa eta orain hau, gaur 19:00etan Berrizko Kultur Etxean estreinatuko dutena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Ermuko eta Mallabiko albiste nabarmenenak, azken ordukoak, zoketak... momentuan jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu Drogetenitturri kanalera eta aktibatu kanpaitxoa 🔕→ 🔔.

INSTAGRAM:: Jarraitu @drogetenitturri kontua.

FACEBOOK:: Jarraitu Drogetenitturri orrialdea.

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!