Frontenis txapelketan izena emateko epea zabalik

Ander Gomez 2024ko mai. 8a, 10:59

2019ko talde argazkia, txapelketako sari banaketan.

AD Mallabia FTk antolatuta, ekainean jokatuko da Emakumezkoen Frontenis Txapelketa. Hilaren 15ean eta 16ean burutuko da eta hiru modalitatetan apuntatzeko aukera dago: Banakakoan, eskualdeko bikoteetan eta binakako Fase Absolutuan.

Urtero bezala, Emakumezkoen Frontenis Txapelketa antolatu du AD Mallabia FTk.

Ekainaren 15ean (larunbata) bikoteka jokatuko dute: 9:00etan, Mallabiko frontoian, eskualdeko eta federatu gabeko jokalariek txanda izango da; eta 11:30ean ekingo diote binakako Fase Absolutuari. Igandean, banakakoa jokatuko dute, 9:00etan hasita, eskolako frontoian.

Txapelak, garaikurrak eta diru-sariak zain

Bikote irabazleak, txapela eta 400 euro jasoko ditu; bigarren eta hirugarren postukoek, garaikurrekin batera, 250 eta 150 euro, hurrenez hurren. Bakarkakoan, txapel eta garaikurrez gain, 200, 125 eta 75 euroko sariak daude; eta eskualde mailako bikote irabazleak garaikurrak eta 100 euroko saria jasoko ditu.

Jokalari bakoitzaren inskripzioak hamar euroko kostua du: banakako izen-emateak 10 euro balio ditu eta bikotekoak, berriz, 20 euro guztira. Izena emateko deitu 669 02 87 18 telefonora.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Ermuko eta Mallabiko albiste nabarmenenak, azken ordukoak, zozketak... momentuan jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu Drogetenitturri kanalera eta aktibatu kanpaitxoa 🔕→ 🔔.

INSTAGRAM: Jarraitu @drogetenitturri kontua.

FACEBOOK: Jarraitu Drogetenitturri orrialdea.