Atzo, apirilak 17, MIN Sariak ospatu ziren Zaragozan eta Izaro Andres mallabitarrak jaso zuen Etxepare Euskal Institutuaren Euskarazko Diska Onenaren saria.
Izaro saria jasotzen, Lukiek eta Belako taldeetako Josu Ximun Billelabeitiaren eskutik. Argazkiak: Etxepare Institutua.
Zahara artistari eskaini zion saria, "oso zaila" delako euskarazko diskak kaleratzea eta harengandik jasotako "babesagatik eta konfiantzagatik". Bestetik, "erabat euskaraz" bizitzeko eskubidearen aldarria egin zuen, azkenaldian entzundako adierazpen "zatar eta beldugarrien" aurrean: "Hego Euskal Herrian gazteleraz bizi daiteke guztiz; Iparralden, frantsesez; baina inon ere ezin da euskaraz bizi erabat, eta eskubide dugu". Egoera honen aurrean eta egiten ari den lanari "kontra ez egiteko" eskatuz bukatu zuen berbaldia.
Jarraian hautagai izandako guztien zerrenda:
- Akaleia, ‘Ondoloin’
- Amorante, ‘Harri Herri Har’FINALISTA
- Bulego, ‘Aldatu aurretik’FINALISTA
- Esne Beltza, ‘Esne Bidea’
- Ezpalak, ‘Lagunekin zuzenean’FINALISTA
- Ibil Bedi, ‘Goldea’
- Jai/ egun, ‘Argiek istilu’
- Kepa Junkera, ‘Erromeriak’
- Kuttune, ‘Zer ote da?’
- Izaro, ‘Cerodenero’FINALISTA IRABAZLEA
- Intza, ‘Aheri’
- Mugan, ‘Aurrera ez den alde batera’
- Nøgen, ‘Åben cirkel’
- Sara Azurza, ‘Hemen berriro’
- Zetak, ‘AAZTIYEN’FINALISTA