Zapatuko plana, San Jurki jaiak

Ander Gomez 2024ko api. 26a, 07:16

Bihar ospatuko diren San Jurkixek musikaz eta dantzaz beteko dute Berano Txikiko inguruak eta baseliza bera. Argazki-sortan, Valentin Mugarzak aurreko urteetako jaietan jasotako hainbat irudi.

Bihar (apirilak 27) ospatuko dira San Jurki jaiak Mallabiko Berano Txiki auzoan.

Ohi den bezala, mezarekin hasiko da eguna, 11:30ean. Amaitutakoan, 12:30 aldera, dantza erakustaldia egingo dute Mallabiko dantzariek eta, ostean, haurrentzako jolasak prestatu dituzte jai batzordetik. Auzo-bazkaria 14:30ean izango da eta, aurten ere, Gauargi erromeri taldeak girotuko du arratsa. 

Argazkia: Araitz Barruetabeña.

17:30ean hasiko dira eta bi orduko emanaldia egingo dute, euskal kantu zahar zein egungoekin kantuan ipiniz haur eta nagusi. Bukatzean, Aiama taldeko gazteen baxu, bateria eta gitarrek astinduko dute auzoa.

*Oharra: Posible bada, oinez igotzeko eskatu dute antolakuntzatik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Ermuko eta Mallabiko albiste nabarmenenak, azken ordukoak, zozketak... momentuan jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu Drogetenitturri kanalera eta aktibatu kanpaitxoa 🔕→ 🔔.

INSTAGRAM: Jarraitu @drogetenitturri kontua.

FACEBOOK: Jarraitu Drogetenitturri orrialdea.