Zubitegi errekaren bazterrean kokatua, herriko ume, gazte eta helduen aisiara zuzendutako hainbat elementu ditu, besteak beste: umeentzako txintxaunak, paddle pista, tirolina eta askariak egiteko gunea. Aurreikusitako gainontzeko instalazioak geroago jarriko dira. Hainbat landara, zuhaitz eta fruta-arbola ere landatu dira bertan, txiki oraindik, denborarekin hasten joango diren aurreikuspenarekin.