Euskadiko txapelketa irabazi du Eñaut Bilbaok

Ander Gomez 2024ko mai. 2a, 07:16

Arespalditzan eta Abadiñon garaipen bana lortzetik zetorren eta, atzo, Amurrion jokatu zen 47. San Jose proba irabazita, kadete mailako Euskadiko txapeldun izatea lortu du Eñaut Bilbao Arriaga mallabitarrak.

Asteburuko aurreko bi lasterketak irabaztetik zetorren Eñaut Bilbao, baina atzoko garaipenak borobildu zuen astea: Euskadiko txapeldun bihurtu da errepideko kadeteen kategorian. 52 kilometroko lasterketa izan zen eta 120 txirrindulari gaztek hartu zuten parte; Bilbaok, 1h 11' 25" denbora eginaz lortu zuen garaipena. 


Enaut Bilbao podiumean, taldekideez inguratuta. Argazkia: SC Amorebieta.

Horrez gain, taldekideekin batera, nork bere harri-koskorra ekarrita, F2 Informatica taldea ere lider geratzea lortu dute Euskadi mailako taldeen sailkapenean.

Bideoan, Arespalditzako garaipeneko irudiak, aititarekin batera ospatzen:


Iturria: SC Amorebieta.