Maiatzaren 4an egin zen Kastinparro Racing taldeak antolatutako Lea Artibai Rallye.
Lau ibilbide egin zituzten: Markina Xemein - Aulesti lehenengo; Ereño - Ispaster segidan; Munitibar - Ziortza Bolibar - Trabakua arratsaldean; eta Eibar - Etxebarria azkenik. Birritan egin zuten bakoitza. Mallabian, Gerea auzoa zeharkatuta Trabakuara jo eta, handik, Markinara egin zuten parte hartzaileek.
Eguraldi makala suertatu zen. Euria eta haizetea tarteko, istripu dezente egon ziren eta antolakuntzak —lasterketa ostean sare sozialetan egindako komunikatuan— "babes osoa" eskaini die kaltetuei. Horretaz aparte, aurtengo edizioak izandako harrerarekin "oso pozik" daudela adierazi dute: "jende asko gerturatu da bi egunotan eta, horrek, poz eta indar handia eman digu".
Jarraian XVII. Lea Artibai rally-aren irabazleak:
P. | Taldea | Pilotua | Kopilotua | Ibilgailua | Denbora |
---|---|---|---|---|---|
1 | Escuderia Bosteko | Gorka EIZMENDI ZALDUA | Estibaliz ARMENDARIZ AZPIROZ |
Fabia | 01:01:13.600 |
2 | Kastinparro Racing | Iñaki NARBAIZA IBARBIA | Javier GOIKOETXEA ORAA |
208 Rally4 | 01:01:51.200 |
3 | Durangalde Racing | Ivan MUÑOZ ORTIZ | Gabino MARTINEZ SARABIA |
997 GT3 2010 | 01:02:03.400 |