Bertako produktuak opari 7PAGOko partaide guztientzat

Ander Gomez 2024ko mai. 9a, 11:25

Amaitzear da 7 PAGO Mendi Lasterketan inskribatzeko aukera. Oraindik badaude ibilbide luzerako plazak, baina ibilbide txikikoak agortzear dira. Parte hartu nahi dutenek Kronoak webgunean eman beharko dute izena (muga: maiatzaren 12a, domeka, 20:00etan).

Maiatzaren 18an burutuko da 7 Pago lasterketaren lehen edizioa: 9:30etan ibilbide luzeko lasterkariak abiatuko dira (25km) eta 10:00etan ibilbide laburrekoak (16km). 25-20 euroko kostua dute hurrenez hurren eta izena emateko aukera domeka honetan amaituko da. Inskribatutakoek segurua, kronometrajea... eta Mallabian ekoiztutako produktu sorta izango dute opari:

  • Orbea Hiru poltsa
  • Orbea Hiru galtzerdiak
  • Onandi gazta (1/4)
  • Estakua Yogurrak
  • Talo bono bat

Dortsalak eta opariok ostiral arratsaldean (hilaren 17an) edo zapatu goizean (lasterketa egunean bertan) jaso ahalko dira. Izena emateko egin klik hemen.

Kamisetak boluntarioentzat

Horrez gain, mendi lasterketaren kamisetak egin dituzte baina, hauek, lasterketaren bezperan eta egunean bertan boluntario lanak egingo duten lagunek izango dituzte opari. Dena den, edonork eskuratu ahal izango ditu: Bi modelo daude, berdea eta okrea, eta lasterketa egunean bertan erosi ahalko dira.