60 mallabitar eta beste 200 lagun batu ziren 7 Pago mendi lasterketan

Ander Gomez 2024ko mai. 20a, 07:01

7 Pago mendi lasterketaren I. edizioa burutu zen zapatuan. Argazki-sortan: irteera, ermuarrak eta mallabitarrak ibilbidean zehar, helmugako "foto finish" sorta, eta sari banaketaren irudiak.
Partaide guztien argazkiak 7pago.eu webgunean ikus daitezke; Valentin Mugarza, Aiala Amesti, Eire Markina, Manex Mugarza eta 7Pago Elkartearen eskutik.

Maiatzaren 18an (zapatua) jokatu zen 7 Pago mendi lasterketa Mallabian, 250 lagunetik gorako partaidetzarekin. Horietatik, 60 inguru izan ziren mallabitarrak eta beste hainbeste egon ziren antolakuntzan, boluntario eta bestelako lanetan.

Horrez gain —eta Euskal Herriko txoko guztietatik etorritako lasterkari trebatuek parte hartu bazuten ere—, gertukoenek lortu zituzten emaitza onenak: Gizonezkoen kategorian, Irazu Aranburu eta Iñigo Praderas mallabitarrek lortu zituzten 1. eta 2. postuak lasterketa luzean. Laburrean, lehen bi postuak lortu zituzten Aitor Hernandez eta Farid El Idrissi ermuarrek, hurrenez hurren; eta Nora Narbaiza ere bigarren azkarrena izan zen emakumezkoen artean.

Jarraian lasterketa laburraren zein luzearen irabazle guztiak, egindako markak eta podiumeko argazkiak:

LABURRA

POS.

KAT.

LASTERKARIA

HERRIA

DENBORA

1

G

Aitor HERNANDEZ

Ermua

01:25:24

E

Garazi SAMPEDRO

Atxondo

01:40:27

2

G

Farid EL IDRISSI

Ermua

01:25:46

E

Nora NARBAIZA

Zaldibar

01:44:48

3

G

Hugo MATIAS

Gasteiz

01:26:05

E

Itsasne URKIAGA

Zornotza

01:47:46


LUZEA

POS.

KAT.

LASTERKARIA

HERRIA

DENBORA

1

G

Irazu ARANBURU

Mallabia

02:17:11

E

Andrea GARAI

Lukiano

03:14:29

2

G

Iñigo PRADERA

Mallabia

02:25:43

E

Zutoia ODRIOZOLA

Elorrio

03:15:44

3

G

Aritz IRIARTE

Azpeitia

02:26:44

E

Ainara ARKARAZO

Abadiño

03:25:51

Argazki gehiago 7 Pago mendi lasterketaren webgune ofizialean, 7pago.eu.