Amaia Egidazu ipuin-kontalariaren saioez gozatu zuten umeek eta helduek

Estibalitz González 2024ko mai. 21a, 10:23

Atzo arratsaldean, astelehen buru zurian, eskola jarduna amaitu ostean, Amaia Egidazuren ahotik ipuin desberdinak entzuteko aukera izan zuten Mallabiko liburutegira gerturatu ziren umeek eta baita laguntzen etorritako helduek.

Kultur hamabostaldiaren egitarauaren barruan eta Zaparrada elkarteak antolatuta, bi saio eskaini zituen berriztarrak: txikienei zuzenduta hasierakoa eta koskonduagoei ondorengoa. Ipuinekin abestiak, aho-korapiloak eta asmakizunak tartekatu zituen, umeen partaidetza etengabe bultzatuz eta irribarrea sortaraziz.