Mallabiko udalekuetarako izen-ematea martxan da

Estibalitz González 2024ko mai. 23a, 07:02

Opor garaiko udalekuetan parte hartzeko aukera desberdinak eskaini ditu Mallabiko udalak. Izena emateko epeak zabalik dira eta inskripzioak Kultur Etxean bertan egin daitezke.

Ekainean eta uztailean, udalekuetan parte hartu ahalko dute haur eta gazte mallabitarrek:

Haurren udalekuak

2012 eta 2020an jaiotako umeei zuzenduta daude eta herrikoek lehentasuna izango dute. Udaleku hauek ekainaren 24an abiatuta uztailaren 19ra bitartean izango dira, goizez, 9:30-13:00 ordutegi barruan. 60 plaza daude eta interesatuek Kultur Etxera gerturatu behar dira ekainaren 7a baino lehen.


Udaleku ibiltariak

Bestalde, gazteei zuzendutako Udaleku ibiltaria eskaini du Udalak, uztailaren 13tik 19ra bitartekoa eta 2006-2011 urteen artean jaiotako herritarrentzat. 25 plaza daude eta izena emateko azken eguna ekainaren 21ean izango da, aurrekoa bezala Kultur Etxean.