GAUR

Natura ardatz duten film labur, animazio eta dokumental sorta Kontzejuzarran

Ander Gomez 2024ko mai. 30a, 06:55

Gaur, osteguna, Bilboko Mendi Film jaialdian parte hartutako lanen aukeraketa proiektatuko da Mallabian. Kontzejuzarran izango da, 19:00etan hasita eta sarrera debalde izango da.

Maiatzaren 30ean (gaur), mendiko jardueren eta bertako ekosistemen inguruko film-sorta proiektatuko da, BBK Mendi Film festibalaren baitan. Ikuspuntu eta estilo desberdinetatik sortutako lau film izango dira: Body of a Line, Zerbait aldatu da, La Senda No Marcada eta 212 Mountains

Jarraian film bakoitzaren trailerra eta sinopsia:

BODY OF A LINE

10 MIN

Henna Taylor

Animaziozko dokumental honetan, Madaleine Sorkinek bidaia intimo eta sortzailea egiten du munduko 13.500 metrotik gorako eskaladarik zailena burutzeko: Coloradoko Longs Peak-en (Neniisoteyou'u) dagoen Dunn-Westbay Direct (5.14 a/b). Errotoskopia teknikaren bitartez, bizitza errealean grabatutako 4.320 fotograma marrazki bihurtu dituzte, musika eta poesia originalekin uztartuz. Inoiz ikusi gabeko eskalada filma da Body of a Line.

  • Hizkuntza: Ingelesa.
  • Azpitituluak: Euskaraz eta gaztelaniaz.

ZERBAIT ALDATU DA

10 MIN

Mikel Sarasola

Udaberriro ematen diren urtzeek urez betetzen dituzte Pirinioetako errekatxoak eta muturreko kayak-a egiteko paradisu bihurtzen dituzte. Bertako erreka guztien artean, hegoaldeko isurialdean dagoen bat nabarmentzen da guztien gainetik: Ara ibaia, ur kristalinoengatik ezaguna; eta arrapala luze eta ikusgarriek benetako altxor bihurtzen dute. Jan Larrue eta Mikel Sarasola elkartzen dira ibai hau sorburutik jaisten saiatzeko. Han goian aurkitutakoak txundituko ditu, baina jaitsierak beste sorpresa ez hain atseginak ekarriko dizkie. Zerbait aldatzen ari da Pirinioetan. 

  • Hizkuntza: Euskara eta gaztelania.
  • Azpitituluak: Euskaraz eta gaztelaniaz.

LA SENDA NO MARCADA

19 MIN

Igor Bellido Molina

Fauna eta flora bizkaitarra filmatzeko proiektuari ekiten diote Igor Bellidok eta Mitxel Andreuk, Bizkaia naturalaren alde ezezagun eta basatiena deskubritzeko asmoz. "Markaturiko bidetik irtetean topatzen dira txoko xarmagarrienak". 

  • Hizkuntza: Gaztelania.
  • Azpitituluak: Euskaraz.

212 MOUNTAINS

40 MIN

Luis Arrieta

Xabier Zarranzek (Barañain 1981), mendiko trail-etan 20 urtez aritu ostean, Euskal Selekzioa utzi eta eliteko lehiatik alde egitea erabaki du. Urte horretan bertan, ustekabean, estatuko zirkuituko ultra garrantzitsuenetako bi irabaztea lortzen du: Gran Trail Aneto-Posets (105 km/6760m+) eta Canfranc-Canfranc (100km/8848m+). Gertaera honek bere etorkizuna birplantearazten jarriko du, Pirinioetako 3.000 metro baino gehiagoko 212 tontorretatik bidatzen duen bitartean. Xabi Zarranzek eta Luis Arrietak (kamera) Balaitus (3144m) - Pica d'Estat (3143m) ibilbidea egingo dute, Nafarroako mendi lasterkari onenetarikoa denaren ibilbide pertsonalaren eta profesionalaren inguruan hausnartzeko.

  • Hizkuntza: Euskara eta gaztelania.
  • Azpitituluak: Euskaraz eta gaztelaniaz.

19:00etatik aurrera bistaratuko dira film guztiak, proiekzio bakarrean eta doan, Kontzejuzarran.