Ekainaren 7an (ostirala) bukatuko da Malle Euskal Pilota Klubak antolatutako eta El Correok babestutako Biharko Izarrak txapelketaren 20. edizioa.
Finalak 19:00etatik aurrera jokatuko dira Mallabia I. Pilotalekuan. Garaik eta Larrartek jokatuko dute lehen partida, 4 t'erdian. Ondoren, Apezetxea-Landa bikotea Egiguren-Lozaren kontra lehiatuko da.
Antolakuntzatik frontoira gerturatzera gonbidatu dituzte mallabitarrak zein inguruko herrietako zaleak; baina, aldi berean, norgehiagokak online ikusteko aukera emango dutela iragarri dute, "dena delako arrazoiengatik aurten finalera etorri ezin diren jarraitzaleentzat".
Zuzenekoa YouTuben emitituko da, Biharko Izarrak Mallabia kanalean:
Bideoa bihar aktibatuko da, 19:00etan.