Haurrentzako ur txorrotak zabalik

Ander Gomez 2024ko eka. 13a, 14:30

Mallabiko Udalak udako denboraldiari hasiera emango diola iragarri du eta, lehen urratsa, ur txorroten parkea martxan jartzea izango da. 2 eta 16 urte bitarteko haur eta gazteentzat zuzenduta daude eta, ordutegiari dagokionez, goizez hiru orduz eta arratsaldez lau orduz aktibatuko dira.

Azkenaldiko eguraldi gorabeheratsua atzean utzi eta gaur bezalako goiz eguzkitsuen esperoan, ur-txorroten parkea zabalduko du Udalak. Datozen asteetan, Elizosteko haur-parkean edo plazan jolasean aritu ostean, ur-txorrotekin freskatu ahalko dira Mallabiko haur eta gaztetxoak.

Txorrotak goiz-eguerdi partean 11:00etatik 14:00etara erabili ahalko dira eta, arratsaldez, 16:00etatik 20:00etara bitartean.