Alkate Txiki izateko azken aukera

Drogetenitturri 2024ko eka. 17a, 07:15

Andra Mari jaietan, Mallabiko alkate izateko aukera izango dute LH1etik gorako gaztetxoek egun batez. Aginte-makila hartu, animatuz gero bandoa mikrofono aurrean irakurri eta txupina botatzeko aukera izango dute, jaiei hasiera emanez. Banaka edo binaka apuntatu ahalko dira, eskolan, ekainaren 18a (bihar) baino lehen.

Barruan, Alkate Txiki izandakoen argazki eta bideoak. Egileak: Valentin Mugarza eta Jesus Nogales.

Araitz Katarain (2014), Manex Astarloa Iraeta (2015) eta Martzel Nogales de Miguel (2018, 2019).

Araitz Katarain txupina botatzen, 2014an.

Martzel Nogales de Migueli aurreskua dantzatzen, 2018an.

Argazki edo bideoak bidaltzeko e-maila: drogetenweb@gmail.com