Mankomunitateak argitara eman ditu Mallabian jasotako hondakinen kopuruak

Dorleta Vidal 2024ko uzt. 31a, 12:05

Urtarrila eta maiatza bitarteko gaikako bilketari dagozkion datuak zabaldu berri ditu Debabarreneko Mankomunitateak, herrika banatuta. Jarraian, Mallabiko aurtengo eta iazko datuak ikusi ahal izango dira.

2024ko urtarrila eta maiatza bitartean, 48.134 kilo biohondakin (zabor organikoa) jaso dira Mallabian, 40,60 kg/biztanleko (2023an, aldiz, 42.498 kg jaso ziren urtarriletik maiatzera). Ontzi arinen kasuan, 9.840 kg jaso dira aurten, 8,30 kg/biztanleko (2023an, 9.073 kg jaso ziren). Papera eta kartoiari dagokienez, 196.033 kg jaso dira aurten, 165,43 kg/biztanleko (2023an 207.539 kg izan ziren). Beiraren bilketan alde handia dago iaztik hona, izan ere aurten 21.380 kg jaso dira, 18,4 kg/biztanleko, eta 2023an 14.510 kg izan ziren. Azkenik, errefusaren kasuan, aurten 252.155 kg jaso diran lehen bost hilabete hauetan, 212,79 kg/biztanleko, eta 2023an 242.663 kg izan ziren.