Goitondo-Ermua saneamendu sarearen proiektua martxan

Ander Gomez 2024ko abu. 2a, 07:19

Mallabiko Udalak bultzatutako proiektu honek Goitondoko industrialdea Ermuko kolektorearekin lotuko du. Finantzazioa URA agentziak hartuko du bere gain, %100ean. Irudiak: Udala.

Goitondo eta Ermua lotuko dituen saneamendu sarearen proiektua abian da. Obrek 3.800.000 euroko kostua izango dute eta URA Uraren Euskal Agentziak finantzatuko ditu bere osotasunean.

Bertako saneamendu-azpiegitura "nabarmen" hobetzeaz gain, ingurumenean ere "eragin positiboa" izango duela adierazi du Mallabiko Udalak: "Kutsadura murriztuko da eta Zabaleta ibaia babestuko da, ekosistema osasungarriagoa lortzeko”. Guzti honek, Goitondoko enpresetako langileen eta Mallabiko bizilagunen bizi kalitatea hobetuko duela azaldu dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Ermuko eta Mallabiko albiste nabarmenenak, azken ordukoak, zozketak... momentuan jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu Drogetenitturri kanalera eta aktibatu kanpaitxoa 🔕→ 🔔.

INSTAGRAM: Jarraitu @drogetenitturri kontua.

FACEBOOK: Jarraitu Drogetenitturri orrialdea.