Andra Mari jaiei hasiera eman zioten mallabitarrek

Drogetenitturri 2024ko abu. 15a, 09:02

Aurten bere sorreraren 20. urteurrena ospatu duen Mendibil abesbatza izan da txupinaren txapligua piztearen ohorea izan duena. Udaletxeko balkoira irten eta berbekin baino eurak ondoen dakiten modura esan zituzten esan beharrekoak: abesti bidez, Pello Mugarzak sortutako bertsoak kantu bihurtuz.

Irudiak: Estibalitz González eta Ainhoa Gorrotxategi.

Txupina botatzeak eta jaiei hasiera zaratatsua emateak beti du bere xarma, eta aurten herritar asko bereziki hantxe egon nahi izan dute Mendibileko partaideen ibilbidea omentzeko eta txalotzeko. Ahots ederrez eta sentimendu handiz entzun ziren Pellok jositako berbak: 

…Hauxe da gure txoko txikia,
hauxe da gure kabia,
arrosa eder baten pareko
ez arantzarik gabia,
guraso zaharrek utzi diguten
ondare paregabia.
Harrotasunez esan dezagun
gora gure Mallabia!

Pozarren somatzen ziren abeslariak, are pozago ekitaldi amaieran balkoitik botatako gozoki harrapaketan ibilitako ume eta ez hain umeak. Mallabitarrak gozatzeko eta ondo pasatzeko aukerez beteta beste pare bat egun dituzte orain aurretik, izan musika, dantza, kirol, bertso edo lagun ZALE.

Argazki sortan egunean zeharreko irudiak.