Eguerdi-arratsalde buelta osoan usain ederra zegoen plazako arbolapean eta elizpeko arkupeen itzalpeko freskuran: paella tartera eta marmitako lapikokada zaporetsuak nonahi, lagunarte ederrean dastatzeko prest. Paellaren bi sariak Konponarrak kuadrillak eskuratu zituen eta marmitakoaren irabazleak Alberto Gallastegi eta Luken Aranburu izan ziren. Arratsaldeko jolasen lehiak eta umore onak piztu zuen berriro jai giroa, iluntze-gauera arte eraman zutena. Datorren urtera begirako proposamen batzuk ere entzun ziren, baina urtebete itxaron beharko dute.