Ligako fasea irailean jokatuko da, 13-14ko eta 27-28ko ostiral eta larunbatetan, eta jokalari guztiek 4 partida jokatuko dituzte, gutxienez. Finalera ailegatzen direnek, urri hasieran izango dute hitzordua: hilaren 5ean jokatuko dira final-laurdenak, finalerdiak eta finala bera.
Irabazleak txapela jasoko du, bigarren eta hirugarren postuan geratzen direnek garaikurra jasoko dute. Bestela ere, partaide bakoitzak oparitxoa izango duela agindu du AD Mallabia FTk.
Interesatuek 669 028 718 telefonora deitu beharko dute, lehenbailehen, gehienez 16 jokalari onartuko dira-eta.