Euskadiko selekzioarekin debutatu du Manex Astarloak

Ander Gomez 2024ko ira. 17a, 06:25

Pasa den asteburuan, aurredenboraldiko lehen partida jokatu zuen errugbiko Euskadiko selekzioak. Deialdian, Eibar Rugby Taldeko bi jokalari hartu zituen, horietako bat: Manex Astarloa mallabitarra.

Irailaren 14an, Donibane Lohizunen izan zen Manex Astarloa (Mallabia, 2009) Euskadi Rugbyren 16 urtez azpiko taldearekin jokatzen. Gipuzkoako selekzioarekin jokatu zuen iaz eta, orain, Euskadiko selekziorako saltoa egitea lortu du, Eibarko Luken Lago taldekidearekin batera.


Astarloa eta Lago: lehenengo argazkian Unben (Eibar), bigarrenean Xantakon (Donibane Lohizune).

Euskadi vs Stade Hendayais

Stade Hendayais talde xuribeltzaren aurka neurtu zituzten indarrak. Partida lehiatua izan zen, 3 ensaio eskasekin: Bi xuribeltzentzat, bakarra Euskadikoentzat. Ez batak ez besteak ez zuen transformaziorik lortu (ensaioa egin osteko “H”rako jaurtiketa) eta 10-5 bukatu zen partida.