Irailaren 21ean, Euskal Pentatloiko finala jokatuko da Azpeitiko zezen plazan eta sei kirolari lehiatuko dira: Andoni Iruretagoiena, Xabat Olaizola, Xabier Zaldua, Aritz Irazabal, Beñat Telleria eta Ioritz Gisasola bera. Mallabitarra bigarren marka onena eginda pasa zen finalera, irailaren 9an jokatutako kanporaketan.
Gisasola aurreko edizioetan.
Buseko plaza eskatzeko azken aukera
Zapatuan, Mallabitik Azpeitirako autobusa jarriko dute eta gaur da (irailaren 18a) izena emateko azken eguna. Apuntatzeko deitu edo bertaratu lehenbailehen Kultur Etxera (943 17 66 91) edo Udaletxera (943 17 14 61).
Finala 22:00etan jokatuko da Azpeitian eta Mallabiko autobusa 19:30ean irtengo da petriletik.