Euskal Pentatloiaren finala jokatu zuen Ioritz Gisasolak

Drogetenitturri 2024ko ira. 25a, 07:55

Argazkia: Euskatloia.

Pasa den zapatuan, Euskal Pentatloiaren finala jokatu zen Azpeitiko zezen plazan. Sei kirolari heldu ziren bukaerako fase honetara eta haien artean izan zen Ioritz Gisasola Zelai IV. mallabitarra.

Harri jasotzea zen lehen proba eta 100 kiloko bola 25 aldiz altxatu behar zuten kirolariek. Bigarren, giza proba: 400 kilokoarekin bi plaza egin behar zituzten (56 metro inguru). Aizkora gero, non hiru kana erdiko moztu behar zituzten. Ondoren, 50 kiloko txingekin sei plaza egin behar zituzten (168 metro guztira). Bukatzeko, 30 itzuli eman behar zizkioten Azpeitiko zezen plazari (3 kilometro inguru).

Jarraian, Ioritz Gisasolaren denborak:

  • Bola - 03:47
  • Giza proba - 09:23
  • Aizkora - 18:55
  • Txingak - 21:10
  • Korrika - 36:43

Andoni Iruretagoiena Izeta VI.ak, ordea, 30:53 minutuko denboran egitea lortu zuen, eta laugarrenez jantzi zuen Euskal Pentatloiko txapela.