Saskibaloia 2013-2016 urteen artean jaiotako gaztetxoek jokatuko dute eta entrenamenduak frontoian egingo dituzte, ostiralero, 16:10ean. Futbol taldea 2017-2019 urteetan jaiotakoek osatuko dute eta, era berean, ostiralero elkartuko dira 16:10ean, baina entrenamendua azkaldean egingo da. Nagusienek, 2009-2014 artean jaiotakoek, tenisa praktikatuko dute azkaldean bertan, 17:10ean. Bukatzeko, 2015-2018 bitartekoek Mini Tenisean zein Multi-kirolean aritzeko aukera izango dute frontoian: Multi-kirola 16:10ean izango da eta Mini Tenisa 17:10ean.
Informazio gehiago jasotzeko deitu 669 028 718 telefonora.