Abadiñora joan zen Bakarkako Ligako txapela

Ander Gomez 2024ko urr. 7a, 11:18

Urriaren 5ean, zapatuan, AD Mallabia FTk amaitutzat eman zuen fronteniseko Bakarkako Liga. Finalaurdenak, finalerdiak eta 3-4 postuen partida jokatu ziren egunean bertan, eta 'Abadiño-Ermua' izan zen bukaerako lehia.

Barruan, partida eta markagailu guztiak ikusgai.

Txapelketara inskribatu ziren 18 jokalarietatik, 8 ailegatu ziren finalaren egunera: Endika Romero eta Mikel Urrutia, Xabier Lezeta eta Iker Egia; Jon Gandiaga eta Markel Bravo; eta Andoni Aldape eta Mikel Rodriguez. Finalaurdenetan elkarren kontra jokatu eta Urrutia, Lezeta, Gandiaga eta Aldape pasa ziren finalerdietara. Horietatik, Urrutiak Lezetarekin neurtu zituen indarrak eta 18-11 eginda pasa zen finalera; bestalde, Aldaperi 18-14 irabazita Gandiaga izan zen bigarren finalista.

Partidak berez 18 tantora izan arren, 20 minutuko muga zuten. Hirugarren eta laugarren postuak definitzeko partida izan zen iraupen-muga horretatik pasa zen bakarra eta markagailuan 16-12 zihoazela bukatu zuten, Lezetaren alde. Finalean Mikel Urrutia abadiñotarra eta Jon Gandiaga ermuarra aritu ziren eta oso partida estua jokatu zuten, baina azkenean Urrutia gailendu eta Abadiñora eraman zuen txapela. Gandiagak eta Lezetak 2. eta 3. postuko garaikurra jaso zuten.

Jarraian eguneko emaitza guztiak eta txapeldunaren argazkia:

FINALAURDENAK

Endika Romero 

5

18

 Mikel Urrutia

Xabier Lezeta 

18

10

 Iker Egia

Jon Gandiaga 

18

10

 Markel Bravo

Andoni Aldape 

18

14

 Mikel Rodriguez

FINALERDIAK

Mikel Urrutia 

18

11

 Xabier Lezeta

Jon Gandiaga 

18

14

 Andoni Aldape

3. eta 4. postuak

Xabier Lezeta 

16

12

 Andoni Aldape

FINALA

Mikel Urrutia 

18

16

 Jon Gandiaga