Lehenik eta behin, gerturatu biktimarengana, identifikatu zure burua eta galdetu ea ondo dagoen.
Laguntzarik behar ez badu
Argi uzten badu ez duela laguntzarik behar, gerturatzeko erabakia protokoloaren parte dela azaldu eta nahi izanez gero berau martxan jarri daitekeela adierazi.
Laguntza eskatuz gero
Laguntza behar badu: Txosnetako arduradunari deitu, biktima gune lasai eta seguru batera lagundu (Kultur Etxea), entzun eta bere beharrei erantzun (ez epaitu, ez presionatu, haren denbora eta erabakiak errespetatu, ez bakarrik utzi eta saiatu bere konfiantzazko norbait topatzen) eta zerbitzu ezberdinen inguruko informazioa eman.
Sexu indarkeria kasuetan, abisatu komeni dela: urik ez edatea, komunera ez joatea, ez dutxatzea eta arropaz ez aldatzea. Adingabekoen kasuan, izan kontutan 16 urtetik gorakoek adin-nagusiko baten bezala erabaki dezaketela, baina adin txikiagokoen kasuan lehendabizi familiari deitu beharra dago (betiere indarkeria kasua familiaren aldetik eman ez bada).
Biktimak publikoki salatu nahi badu Txosnetako Protokoloa jarriko da martxan (azpiko taula morea).
Erantzuteko moduan egon ezean
Biktima erantzuteko moduan ez badago gune lasai eta seguru batera eraman (Kultur Etxea) eta bere ingurukoei eta larrialdi zerbitzuei abixatu.
TXOSNETAKO PROTOKOLOA
- Dena gelditu eta eraso bat egon dela esan. Bigarren audioa erabili.
- Dena gelditu 10 minutuz. Bigarren audioa erabili eta lehenengo audioa tarteka.
- Dena bertan behera gelditu eta audioa jarri eraso bat egon dela esanez.
- Hurrengo egunean herrian enkartelada egitea eta sare sozialetan zabaltzea (aukera gisa adierazi).
Behin erasoa eman denean, garrantzitsua da zurrumurruak ekiditea eta erasoa jasan duen pertsonaren konfidentzialtasuna bermatzea: Ez zabaldu gertatutakoaren inguruko datu edo informaziorik.
*Protokoloaren dokumentu osoa irakurtzea gomendatzen da. Material guztia hemen: