Gaba Baltzaren bideo ofiziala, koplak eta karaokea partekatu dituzte antolatzaileek

Ander Gomez 2024ko urr. 25a, 16:16

Urriaren 13an, Mallabiko Gaba Baltzaren antolatzaileek deituta, San Jurkira jo zuten hainbat herritarrek mozorro eta trapu zaharrak soinean. Urriaren 31ra begirako bideoa sortzeaz gain, karaokea ere prestatu dute (albiste barruan) mallabitar guztiek Pello Mugarzaren eske-koplak ikas eta kanta ditzaten.

Jarraian, Pello Mugarzaren koplak eta bideo-karaokea:

1
TXINGILI TXANGULU MARIXE,
GANBARA BETE GARIXE,
ATE ONDORA ETORRI ETA
EKARRIGUZU SARIXE

2
EZ DALA BADALA MAMUE,
BIHAR EGUNE GAUR GAUE,
ERRONDA GABA LUZIE DA TA
BETE DAGIGUN ZAKUE

XANDULI MANDULI, KIRRIKIKI
GABA PIZTU DA SUGARREZ
ARIMA ERRAIAK OLESKA DATOZ
KANTA DAGIGUN INDARREZ

3
XINGOLA MINGOLA MALUTE,
ARTASOROAN GALDUTE,
AITAK MANDOA EROSI EBAN
AMA AZOKAN SALDUTE

4
BINBILI BANBOLO SALTOKA,
HIRU OILLO TA BI LOKA,
GAUEKO ARIMAK PIZTU DIRA TA
HEMEN DATOZ ATE JOKA

XANDULI MANDULI, KIRRIKIKI
GABA PIZTU DA SUGARREZ
ARIMA ERRAIAK OLESKA DATOZ
KANTA DAGIGUN INDARREZ

5
KANDELA MANDELA KIRIO,
ETXEKOANDREAK ZER DIO,
GANBARATIKAN EKARRI DEUSKU
BOTILA BETE OLIO

6
XIRULA MIRULA SOSUE,
HARI BEGIRE USUE,
GURE AMAMEN LAPIKOTXUE
TXIKIXE BAINA GOZUE

XANDULI MANDULI, KIRRIKIKI
GABA PIZTU DA SUGARREZ
ARIMA ERRAIAK OLESKA DATOZ
KANTA DAGIGUN INDARREZ

7
ZOTZIAN ZIRIAN TXITXIE,
BELA ZAR BATEK ITXIE,
AITA GURIE JOKO ZALIEK
GALDU EGIN DAU ETXIE

8.
APARIKETAN DOMINGO,
LAU ARRAUTZA, BI GORRINGO,
BURU ARIÑE DAUKENAK EZ DAU
GAUZA TXUKUNIK EGINGO

XANDULI MANDULI, KIRRIKIKI
GABA PIZTU DA SUGARREZ
ARIMA ERRAIAK OLESKA DATOZ
KANTA DAGIGUN INDARREZ

9
NEGOZIOTAN ANBROSI,
EZ DA PARERIK IKUSI,
OLLOAK SALDU AZOKAN ETA
DENDAN ARRAUTZAK EROSI

10
HASARRE DABIL IÑAXI:
"EZ DAU BESTERIK MEREZI,
MUNDU GUZTIXAI SU EMON ETA
FRANTZIRA ALDE IHESI"

XANDULI MANDULI, KIRRIKIKI
GABA PIZTU DA SUGARREZ
ARIMA ERRAIAK OLESKA DATOZ
KANTA DAGIGUN INDARREZ

11
BENTABERRIKO ANTERO,
BALEUKA ETA BALEGO,
ONETIK ERE EDANGO LUKE
INORK ORDAINDU EZKERO

12
GOI MENDIXEN ARRANUE,
ERREKONDUEN LAINUE,
ATZO EZKONDU GURIE NEUKEN
GAUR EZKONDUAN DAMUE

XANDULI MANDULI, KIRRIKIKI
GABA PIZTU DA SUGARREZ
ARIMA ERRAIAK OLESKA DATOZ
KANTA DAGIGUN INDARREZ

13
LORERIK LORE ERLIE,
ARTASOROAN BELIE,
MAIXU ZANTARREZ GOGAIT EGINDA
ITXI NEBAN ESKOLIE

14
TXAKURRE ETA JABIE,
HARA, ZELAKO PARIE,
LOTSAGALDUE DALAKO BATA
BESTIE LOTSABAGABIE

XANDULI MANDULI, KIRRIKIKI
GABA PIZTU DA SUGARREZ
ARIMA ERRAIAK OLESKA DATOZ
KANTA DAGIGUN INDARREZ