Abadiño, Burgos eta Errioxatik etorritakoek lortu zituzten Frontenis Maratoiko txapelak

Ander Gomez 2024ko urr. 28a, 18:00

Argazkiak: AD Mallabia FT.

Pasa den asteburu honetan ospatu da Mallabiko Frontenis Maratoia: Binakako modalitatea zapatuan jokatu zen, banakakoa domekan. Albiste barruan bi sari-banaketen irudiak ikusgai, AD Mallabia FTren eskutik.

Urriaren 26ean eta 27an jokatu zen Mallabiko Frontenis Maratoia, Urriko Jaien egitarauaren baitan.

Bikoteka

Domekan, Eloy Gonzalez burgostarra eta Sergio Castaño errioxarra nagusitu ziren binakako modalitatean. 20 bikotek parte hartu zuten eta hamairu ordu eman zituzten finala jokatu arte. Gonzalezek eta Castañok 13-3 markagailuan irabazi zuten Aitor Maeztu-Arkaitz Martinez bikotearen aurka. Eskualdeko txapelketa Abadiñotik etorritako Mikel Urrutiak eta Markel Bravok irabazi zuten.


Bakarka

Hurrengo egunean, banakako txapelketa ere jokatu eta irabaztea lortu zuen Mikel Urrutiak. Andoni Aldapek bigarren postua lortu zuen eta Endika Romerok brontzea eskuratu zuen, Mikel Rodriguezen kontrako lehian gailenduz.