Urtero, Gaba Baltzeko antolatzaileek hitzaldi bat antolatzen dute erritu, ohitura, heriotza eta dolua bezalako gaiak landuz. Aurten, heriotza gertutik bizi eta bizitzari aurre egin dioten bi lagunen testigantzak entzuteko aukera egongo da: Pello Mugarza eta Irene Sarrionandia. Pello kotxe istripu larri baten ondorioz, gurpildun aulkian geratu eta bizitzari aurre egin zion. Irene Sarrionandia mendi korrikalaria da eta duela gutxi mendi lasterketa baten erreskatatua izan zen, hipotermia larri batek jota.