Idiak gora eta behera ibiliko dira egunotan probalekuan

Ander Gomez 2024ko aza. 8a, 10:45

2022ko txapelketa, Mallabiako probalekuan. Argazkia: Correo.

Gaur ekingo diote Mallabiko Idi Proba txapelketaren XXXV. edizioari. Hiru egunetan jokatuko da eta hiruzpalau talde egongo dira lehian egunero, 21:00etan hasita, Udal Probalekuan.

Azaroaren 8an (ostirala), 9an (larunbata) eta 11n (astelehena) jokatuko da aurtengo Mallabiko Idi Proba. Izen-ematea urriaren 27an egin zen udaletxean, eta Bizkaiko eta Gipuzkoako 10 parte-hartzaile inskribatu ziren.

Gaur, Zornotza Anaiak (Zalla), Arane Jatetxea (Gernika-Lumo), Zumeltxu (Zamudio) eta Soarte (Elgoibar) arituko dira; bihar, Mendigoitxi (Eibar), Igeldo (Ezkio) eta Lopategi (Mungia); eta astelehenean, Billabaso (Maruri-Jatabe), Kamiñoko (Murueta) eta Elorrieta (Laukiz).

Saio guztiak Mallabiko Udal Probalekuan izango dira eta iluntzeko 9etan hasiko dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Ermuko eta Mallabiko albiste nabarmenenak, azken ordukoak, zozketak... momentuan jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu Drogetenitturri kanalera eta aktibatu kanpaitxoa 🔕→ 🔔.

INSTAGRAM: Jarraitu @drogetenitturri kontua.

FACEBOOK: Jarraitu Drogetenitturri orrialdea.