Mallabitik Valentziara joango dira bihar

Ander Gomez 2024ko aza. 7a, 07:14

Iturria: L'hora negra, Mayka Navarro (3cat.cat).
Boluntarioen taldea sortu da Mallabian DANAk eragindako kalteak sufritu dituztenei laguntzeko. Pilotalekua jarri dute bilgune bezala eta gaur gauera arte jasotzen dituzten produktu guztiekin Valentziara joko dute bihar (ostirala).

Boluntariook adierazi dute eurak bakarrik antolatutako eta inolako irabazi-asmorik gabeko iniziatiba dela, euren "aletxoa ipintzeko". Hori dela eta, euren auto propioak hartu eta Valentziara joango dira ostiralean. Garbiketekin laguntzeko asmoarekin doaz eta, bide batez, ahalik eta elikagai eta material gehien eraman nahi dituzte bertara. Horretarako, herritarrei laguntza eskatu diete "ahal den neurrian" ekarpentxoa egin dezaten.

Honako artikulu hauek eskatu dituzte:

  • Higiene pertsonaleko produktuak
  • Garbiketa-produktuak
  • Haurrentzako potitoak eta esnea
  • Palak, kuboak, fregonak, biltzaileak...
  • Uretako botak
  • Janari ez-galkorra
  • Laktosarik eta glutenik gabeko elikagaiak
  • FFP2 musukoak
  • Eskularruak

Mallabiko pilotalekuan batuko dituzte herritarren ekarpenak, goizeko 10:00etatik 13:00etara eta arratsaldeko 16:00etatik gaueko 22:00etara.