Emakumeen presentzia nabarmen igo da aurten "parte-hartzaileen %45a emakumeak izanik", nabarmendu dute antolakuntzatik. Damaris Pan (Mallabia, 1983) artista eta EHUko irakaslearentzat, ordea, ez da lehen aldia izan: Behin baino gehiagotan hartu du parte, eta 2021ean eta 2023an jokatutako edizioetan finalista izendatu zuten. Saiakeraz saiakera, estatu mailako lehiaketa sonatu honen saria lortu du azkenean: BMW Pintura saria.
Garaikurra eta sari-banaketaren egunean jantzitako zapia. Argazkia: @damaris_pan
"Munstro guztiak gizakiak dira"
All Monsters are Human II obrarekin lortu du saria. Izen bereko serie baten parte da, lau margolanez osatua. Obra-multzo honetan "munstroaren eta gizakiaren arteko lotura" aztertzen du mallabitarrak, "materialtasunean eta tentsioan" zentratzen da eta "inpaktu bisual zuzena" eragiten du, "ezarritakoa desafiatuz".
"All monsters are human II" obra. Argazkia: Fermay Galeria.
Goi-mailako kritikoek hautatua
Epaimahaia sektoreko profesional gailenek osatu zuten: Antonio López margolari eta eskultoreak; Bilbo Arte Ederren Museoko zuzendari —eta Museo del Pradoko zuzendari izandako— Miguel Zugazak; Sandretto Re Rebaudengo fundazioaren sortzaile eta zuzendari Patrizia Sandrettok; Guillermo Solana Thyssen-Bornemisza Museoko zuzendari artistikoak; eta Carasso fundazioko Lucía Casanik.
Saria jasotzen. Argazkia: BMW Group.
Garazi Mugarza ikasleak irabazi zuenekoa
Damarisek Garazi Mugarza Markina (Mallabia, 1995) izan zuen ikasle. 2006an —11 urte eskaxekin— lehiaketa berean hartu zuen parte, umeen kategorian, etaTxotxa bistan izeneko margolanarekin jaso zuen BMW Talentu Gazte Onenaren saria.
Mallabitarraren biografia, lanak, sariak eta bestelakoak irakurgai bere euskarazko wikipediako orrialdean: Damaris Pan.