Gaur arratsaldean, lau ordu emango ditu tutoreak Mallabiko KZgunean, 16:00etatik 20:00etara. Berarekin hitzordua eskatuz gero, tramiteak egiteko erramintak (BakQ, Metaposta) erabiltzen ikasteko aukera izango dute herritarrek; baita aurrez aurreko tutoretza, sareko nabigazioaren inguruko aholkuak eta bestelako informazio orokorra jasotzeko aukera ere.
Hitzordua bi modutara eskatu daiteke: online, KZgunearen webguneko erreserba formularioa beteta; edo zuzenean zentrora deituta, 945 062 555 telefonora.