Denentzako ekintzak Mallabiko Gabonetako egitarauan

Ander Gomez 2024ko abe. 16a, 07:00

Ederki asko gozatuko dute Gabon garaia mallabitar gaztetxoenek kantujiran, Gabonetako Haur Parkean eta AD Mallabia FTk antolatutako jokoetan. Baina helduei zuzendutako ekintzak ere egongo dira, tartean: hitzaldia, film proiekzioa eta dantza poteoa. Hori bai, guztietatik politena Mari Domingi, Olentzero eta Naporen etorrera izango da ziur, kalejiran kantari eta zuhaitza apaintzen harrera egingo dietelako haur, gazte eta nagusi, denak batera. Argazkiak: Igone Amesti, Valentin Mugarza, Mallabiko Eskola eta AD Mallabia FT.

ABENDUAK 18, asteazkena

18:00 "Gabonak dira eta etxean aulki huts bat dugu" hitzaldia doluan aditua den Eider Otxoaren eskutik, Kontzejuzarren.

Antolatzailea: Gaba Baltza Batzordea. Laguntzailea: Udala.


ABENDUAK 20, ostirala

10:00 Eskolako ikasleen Gabonetako kantujira, herrigunean (euria bada frontoian). 

  • Ibilbidea: Haurreskola - Farmazia - Udaletxea - Jubiletxea.

Antolatzailea: Eskola.

19:30 Dantza poteoa trikitixa eta panderojoleekin, Herrikotik hasita.

Antolatzailea: Zaparrada Elkartea.


ABENDUAK 22, igandea

10:00 Gabon-eskea, baserriz baserri.

  • Ibilbidea: Aitxu - Areitio - Zengotita - Osma -Trabakua.

Antolatzailea: Mendibil abesbatza.


ABENDUAK 24, asteartea

GOIZEZ Olentzero, Mari Domingi eta Naporen bisita:

  • 10:45 Topagunea petrilean, gabon-kantak abesteko.
  • 11:00 Kalez kale kantu kantari trikitilari eta panderojole gazteekin.
  • Ondoren: Zuhaitz apainketa, udaletxeko plazan (euria bada, parkeko aterpean).
  • Jarraian: Olentzero, Mari Domingi eta Napori ongi etorria udaletxe ondoan.
  • Gero: Gutun-batzea, plazan (euria bada, parkeko aterpean).

ARRATSALDEZ Opari banaketa:

  • 18:00 Galtzagorriek (Olentzero eta Mari Domingiren laguntzaileek) opariak banatuko dituzte herriko frontoian.

Antolatzaileak: Guraso Elkartea, Zaparrada Elkartea, Gazte Asanblada eta Udala.


ABENDUAK 26, osteguna

18:00 Kilian Jorneten filma: "Into The (Un)Knwon", Kontzejuzarren.

Antolatzailea: Udala.


ABENDUAK 27, ostirala

16:00 Domino txapelketa 12 urtetik beherakoentzat, Kontzejuzarren.

17:30 Gabonetako bingo berezia, Kontzejuzarren.

18:30 Petanka txapelketa 12 urtetik gorakoentzat, herriko frontoian.

Antolatzailea: AD Mallabia FT.


URTARRILAK 2-3, osteguna eta ostirala

11:30-13:30 eta 16:30-19:30 Gabonetako Haur Parkea, herriko frontoian.

Antolatzailea: Udala.


URTARRILAK 4, larunbata

10:30 "3x3 Eskolarteko Saskibaloi txapelketa herriko frontoian.

Antolatzailea: AD Mallabia FT.