Atzo goizean, eguraldia gorabehera, haur, gazte eta nagusi kantuan atera ziren trikitilari eta pandero-joleekin batera Gabon giroa herrian zehar zabaltzera. Ibilaldia parkeko aterpean bukatu zuten, zuhaitza birziklatutako apaingarriekin janzteko. Olentzero, Mari Domingi eta Napo ere bertatik pasa ziren, gozokiak banatuz eta trukean gutunak jasoz. Opariak arratsaldetik aurrera banatu behar zituzten galtzagorriek, baina, Zaparrada Elkartekoek egindako bideoan ikus daitekeen bezala, Napo astoa apur bat aurreratu eta “oparitxoa” utzi zuen aterpean…
Bideoa: Zaparrada. Argazkiak: Gazte Asanblada.