Aspalditik ohitura bihurtuta du Felipe Zelaieta Txurrukak bertso bat idatzi eta, audioz grabatu ostean, senide, lagun, lankide ta enparauoi bidaltzea. Bertan dionez:
Urte amaieran badira mila informe eta memorandum,
urte hasierako desio kutxa ia hustuta dakagun.
Tokatu zaigun inguruakin zintzo ote dugun jardun
ta ba al dakigun hanka sartzeak noiz egin ditugun ta nun.
Hogeita bosta izan daiteke bai goxoki goxoa, uhm!
Osasuna eta konpainia ona baditugu bidelagun.
Eta nolatan oraindik geure arimatxoa daukagun
Palestinako gizagaixoak gogoan izan ditzagun.