Izarok irekiko du 2025eko Txotx denboraldia Bizkaian

Ander Gomez 2025ko urt. 16a, 12:32

2020an Gipuzkoako txotx denboraldia ireki zuen artista mallabitarrak Astigarragako Alorrenea sagardotegian (argazki-sortan jasota eguneko irudiak). Orain, aurtengo Bizkaiko txotx denboraldiaren irekiera ekitaldiko protagonista izango da. Argazkiak: Sagardoaren Lurraldea.

Datorren asteartean, urtarrilaren 21ean, Bizkaiko Txotx denboraldiaren irekiera ekitaldia egingo da Zornotzako Uxarte sagardotegian, goizeko 11:30ean hasita.


Iturria: @pigallebeer

Urtero, aktore, musikari, kirolari, sukaldari, bertsolari edo bestelako alorren batean sonatua den bizkaitar bat hautatzen dute Bizkaiko sagardo uzta berriaren etorrera ospatzeko, eta aurtengo ekitaldiak Izaro Andres Zelaieta mallabitarra izango du ahots eta aurpegi.